Ekonomian zentratuko ataria. Hiru ikasleek kudeatuta. Bertan, ekonomia albisteak, erreportaiak, multimedia fitxategiak etab. aurki ditzakezu.
martes, 11 de diciembre de 2012
martes, 20 de noviembre de 2012
Nire ibilbide profesionala
My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click.
Haizea Berrocal
lunes, 19 de noviembre de 2012
Euskal unibertsitatea estatuko masifikazio maila baxuena dutenak direla adierazi du Consumerrek
Peio BARRENETXEA
Eroski Consumer-ek eguneratutako
Unibertsitateen gida-ren arabera, euskal unibertsitateen irakasle bakoitzari
ikasle gutxien dagozkio estatu mailan. Espainiako bataz besteko masifikazioa 12.4koa
da, euskal unibertsitateetan, berriz, 8.9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea unibertsitate publiko guztien artean onena izan
da, 7.8ko ratioarekin. Nafarroako Unibertsitate Publikoak Espainiako bataz
bestekoa masifikazioa gainditu du, 13 ikasle izanaz irakasle bakoitzeko.
Ikerkuntza jardunari
dagokionez, 2011n 321 doktorego tesi aurkeztu ziren EHUn, eta 182 Nafarroako
unibertsitatean, estatuko ikerketa operazioen gailurrera eramaten duen datua.
Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei (AZL) erreparatuz, estatuko
AZL-irakasle ratio baxuena daukate Mondragon Unibertsitatea eta EHUk, 02 eta
03 AZL, irakasle bakoitzeko.
Ekipamendu
elektronikoaren arabera, Ekipamendu elektronikoaren Deustuko eta Mondragongo unibertsitateek
puntan nabarmendu dira: hiru ikasle baitaude ordenagailu bakoitzeko. EHUn eta
Nafarroako unibertsitateetan, ostera, 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar
dute ordenagailu bakarra.
Master ofizialen
eskaintzari erreferentzia eginez, Master ofizialen eskaintzari EHUk 100 bat
master eskaintzen ditu, Euskal Herriko gainontzeko unibertsitateek hogeita
hamarretik beherako master kopurua eskaintzen duten bitartean.
Lizentziatu
ostean zer?
Nafarroako unibertsitateak ditu graduondoko
enpresa hitzarmen gehien, 3.000 itun korporatiboekin. Bestalde, Nafarroako
Unibertsitate Publikoak 353 konpainia hitzarmen baino ez ditu. EAEko
unibertsitateak bi zifra horien artean oszilatzen dute: EHUk enpresekin 488
hitzarmen ditu, Deustuko unibertsitateak 500, eta Mondragon Unibertsitateak 600
enpresa akodio sinatuak ditu.
Etiquetas:
Deusto unibertsitatea,
EHU,
Enpresa Hitzarmenak,
EROSKI CONSUMER,
Masifikazioa,
Masterrak,
Mondragon Unibertsitatea,
Unibertsitate gida,
Unibertsitatea
martes, 6 de noviembre de 2012
Euskal unibertsitateek estatuko masifikazio maila baxuena izaten jarraitzen dute
Aitor Baztarrika
Estatuarekin alderatuz euskal unibertsitateak dira ikasle-irakasle kopuru murritzena dutenak. Euskal unibertsitateetan bataz beste 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko, estatuko proportzioa ordea altuagoa da: 12,4koa. Euskal autonomia erkidegoan, unibertsitateetan Deustuk 7,2ko ratioa dauka, Mondragon unibertsitateak 7,8koa eta EHUk 7,9koa. Nafarroako unibertsitateak ordea Espainiako batez bestekoa gainditzen du, 13 ikasle izanez irakasle bakoitzeko.
Unibertsitateei buruzko gida bat kaleratu du EROSKI
CONSUMERek. Bertan, unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen titulazio eta
masterrak azaltzen dira, hortaz gain, matrikulen prezioa, gutxieneko nota, leku
kopurua eta beste hainbat xehetasun jakin ahalko ditu erabiltzaileak. Guzti hau
eskuragarri dago interneteko helbide honetan: www. universidades.consumer.es
Ikerkuntza jardunari erreparatzen badiogu, EHU eta
Nafarroako Unibertsitatea dira erreferentzia Euskal Herri mailan. 2011 urtean
572 doktore-tesi egin ziren, horietatik 321 EHUn eta 182 Nafarroako
Unibertsitatean. Administrazio eta Zerbitzuetan (AZL) lanean diharduten pertsonetan Estatuko
Unibertsitateen bataz bestekoa 0,45ekoa da. Nafarroako Unibertsitateak datu
hauek gainditzen ditu (1,3ko AZL dauka) . EHUren eta Mondragon Unibertsitatearen
kopurua ordea oso murritza da, 0,2ko eta 0,3koa hurrenez hurren.
Mondragon eta Deustuko unibertsitateek dituzte
ordenagailu kopuru gehien Euskal Herri mailan, ordenagailu bat hiru ikasleko,
hain zuzen ere. Nafarroan eta EHUn ordea, egoera ez da hain ona, 9 edo 12
ikasle baitaude ordenagailu bakoitzeko. Diferentzia hauek ere zerikusia dute
ematen diren irakasgaietan, Mondragon Unibertsitateak adibidez, 3.000 ikasle
bakarrik izanda 600 enpresekin ditu eginda ikastaldi-hitzarmenak.
Master ofizialen arloan, EHUk eskaintzen ditu gehien
(ehun master inguru). Bertako beste unibertsitateetan ordea, kopuru hau nahiko
jaisten da, Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateetan, hogeita hamar dauzkate
gutxi gorabehera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hogei bat inguru eta hamar
Mondragongo unibertsitatean. Hala ere, funtsezkoak izango dira hurrengo
urteetan unibertsitate bakoitzak masterren arloan egingo duen apostua ikustea.
Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien
daukatenekoak, EROSKI CONSUMERek egindako Unibertsitateen Gidaren arabera
Master ofizialak gero eta garrantzitsuagoak dira
unibertsitateen arteko lehia gogorrean
Haizea
BERROCAL
Euskal Herriko
unibertsitateak masifikazio gutxi daukate EROSKI CONSUMERek
egindako unibertsitateen Gidaren arabera. Enpresa honek, urtero bezala,
Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratzen du aurten bildutako datuak eta
emaitzak argitaratuz. Emaitzei erreparatuz gero, ikusi izan da Euskal
unibertsitateak masifikazio gutxi daukatela 8,9 ikasle irakasle bakoitzeko
edukita Estatu batez besteko orokorra, aldiz, 12,4koa da.
Europako Goi Mailako Hezkuntzaren
Esparruak garrantzi handia ematen dioenez ikasle eta irakasle kopuruen arteko
erlazioari. Hori dela eta, Euskal unibertsitateak bide egokian daude 12,4ko
masifikazioa izaten. Euskal unibertsitateak banaka hartzerakoan, Deustukoa da ratiorik onena duena 7,2 ikasle
irakasle bakoitzeko edukita. Publikoei begira, Mondragon Unibertsitatea 7,8ko
ratio izan du eta Euskal
Herriko Unibertsitateak (EHU) 7,9ko ratioa
izan du, unibertsitate publikoen artean onena izaten. Nafarroako
unibertsitateak aztertuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa 8,5 eduki du eta
Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gainditu du Estatuko batez besteko orokorra
13 ikasle izaten irakasle bakoitzeko.
Unibertsitateen ekipamendu
elektronikoaren azterketa ere gauzatu dute Unibertsitateen Gidan. Atal horretan,
Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira gehien
nabarmendu direnak, ordenagailu bat eskaintzen hiru ikasle bakoitzeko. EHU,
Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate publikoa, aldiz, 9 eta
12 ikasleen artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza.
Unibertsitate
bakoitzeko lehen ikasturteko matrikulari erreparatuz, Estatuko unibertsitate
batetik bestera konparazio handia dago. Adibidez, Arkitekturako lehen
ikasturtea Granada eta Sevillako Unibertsitatean 776 eurokoa da, baina IE Segoviako
Unibertsitatean 18.000 eurora heltzen
da. Beste ikasketak ikusita, Odontologiako matrikula 776 euro balio du Granada
eta Sevillako Unibertsitatean Madrilgo Europar Unibertsitatean, aldiz, 15.600
eurokoa da.
Master ofizialei begira, EHUk ehun
master eskaintzen ditu, eskaintzarik onena edukiz. Izan ere, master ofizialak
funtsezkoak izango dira datozen urteetan unibertsitateen arteko lehia
gogorrean. Master horiek, 1750 euro balio dute unibertsitate publikoetan. Karrera
amaitzerakoan garrantzitsuak dira horietako askok lan mundura bideratuak
daudelako eta beste batzuk ikerkuntzara, ikasleei lana bilatzeko orduan
lagungarria izaten.
martes, 2 de octubre de 2012
Pentsioen eztabaida atzeratu du Lan Ministerioak
Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatuko idazkariak atzeratu egin du pentsioei balio berria emateko eztabaida, inflazioa orekatzeko asmoz azarora arte, orduan egin behar baita berrikuspena. Benetako KPIa hilabete horretan ezagutuko da, ondorioz, aurreikuspenekin bat datorren jakingo da, baita sistemarentzako “onargarria” den ere.
Pentsioen eztabaidaren atzerapena
Pentsioen eztabaidaren atzerapena
martes, 18 de septiembre de 2012
Irailak 26, greba orokorra
Haizea BERROCAL
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE,
Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek greba orokorrerako
deialdi bat egin dute irailaren 26rako. Deialdia, Euskal Herria osoan egingo da
langile eta herritarren eskubideen defentsan. Grebaren helburua, ELA eta
LAB-eko idazkarien esanetan, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek,
"murrizketak Hego Euskal Herrian aplikatzea geldiarazi behar da, pobreziarako
bidera eraman gaituztelako".
Hainbat
eragile sozialek parte hartzen dute mugimendu honetan, hala nola; AHT gelditu,
MDMA taldea, Gazteak Alternatiba, Pentsionistak Martxan eta Ikasle Abertzaleak,
beste batzuen artean. Alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko, Zientzia
eta Teknologiako fakultatean, Ikasle Abertzale eragileak aurkezpen bat egin du
greba orokorra dela eta, goizeko 11:30tan.
Beste aldetik, pentsionistak ere bat datoz 26ko
mugimenduarekin. Jose Berrocalek, pentsionista, aitortzen duenez, "ados
nago grebarekin egoera oso txarto dagoelako, baina ez dut uste lortu nahi den
helburua lortuko dugunik".
Manifestazioa
bultzatzen
Greba orokorra eraginkorragoa egiteko, Amaia
Muñoak, ELAko idazkari nagusiaren-albokoak, murrizketen aurka egiteko
manifestazio baterako deialdia egin du irailaren 22an ,Bilboko Jesusen Bihotza
plazan, arratsaldeko 17:30etan.
2013ko irailerako Bizkaiko Campuseko aparkalekuaren obrak amaitzea aurreikusi dute
Aitor Baztarrika
Errektoreordetzak berriki emandako informazioen arabera, obrak
2013ko urrirako amaitzea aurreikusi dute, aldaketa batzuen ondoren.
Erabaki honek hainbat kezka sortu ditu ikasle eta kirolarien artean. Honen aurrean, Carmelo Garitaonandiak, UPV/EHU Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, adierazi du: "badakit hau sakrifizio handia eskatzea dela, baina espero dut denok konturatzea zelan hobetuko den campusaren irisgarritasuna behin obrak amaitutakoan".
Erabaki honek hainbat kezka sortu ditu ikasle eta kirolarien artean. Honen aurrean, Carmelo Garitaonandiak, UPV/EHU Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, adierazi du: "badakit hau sakrifizio handia eskatzea dela, baina espero dut denok konturatzea zelan hobetuko den campusaren irisgarritasuna behin obrak amaitutakoan".
Uztailak 30ean, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen aurrean, Bizkaiko Campuseko ekialdeko aparkalekua egiteko obrak hasi ziren. Aparkaleku berri honen proiektuak bi helburu ditu. Batetik, autobusentzako 20 nasa berri eraikitzea, autbusei itxoiteko eremu estali batekin. Horrela, garraio publikoari bultzada bat eman nahi zaio. Bestetik, denetariko ibilgailuentzako 1.200 plaza egongo dira.
Lan hauen ondorioz, leku berean
zegoen behin-behineko parking-a lekuz aldatu dute. Behin-behineko aparkaleku
berria kiroldegiaren parean zegoen atletismoko pistaren gainean jarri dute.
Ikasturtea hasi denetik, obrek ekarri duten arazoetako bat, goizeko lehen
orduetan kotxe ilara piloa sortzea da. Azpimarratzeko beste kontu bat, Parke
Zientifikoan burutzen ari diren urbanizazio lanengatik, Leioa-Unbe errepidea
desbideratu egin da.
Errekoreordetzatik eskaera
Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzatik dei bat egin zaie Leioako Campusera
etorri behar diren guztiei ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko edo
kotxe partikularra partekatzeko (http://campusbizkaia.compartir.org) ohitura
har dezaten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)